LEKORNE
Gure elkarteak
BILDU HODIAN
Bildu Hodian elkartea 2022an sortu zen Mendionde herrian.
Elkartearen helburua tokiko eta partaidetzazko proiektuak sortzea da, kultur, arte eta hiritar praktikaren bitartez, lotura sozialak eta elkarbizitza sustatzeko.
Urtean zehar, elkarteak adin guztientzako jarduerak eskaintzen ditu: adinekoentzako memoria eta informatika tailerrak, etxeko lanak egiteko laguntza eta txikienentzako liburutegia/ludoteka, etab.
Harremana : DERMIT FLORENCE
Telefonoa : 06 86 47 19 29
Maila : dermit.florence@wanadoo.fr
MENDIONDOAN ELKARTEA
Mendiondoan elkartea 2012an sortu zen, jarduera kulturalen bidez tokiko ondarea aitzinera emateko. Azken urteetan ogi besta antolatu dugu, kabalkada (partaidetzan) eta bi AnKandan gaualdi. Beste proiektu batzuk ere antolatu ditugu, hala nola sukaldaritza bilduma bat, erakusketa-hitzaldi bat Ramiro Arrue margolariari buruz eta margolan lehiaketa bat Garroko jauregiaren inguruan.
Harremana : Lydia ETCHEVERRY
Helbidea : Hodia etxea, Plaza, 64240 Lekorne
Telefonoa : 06 28 69 40 69
Maila : lydia.etcheverry@sfr.fr
LEKORNEko HERRI IHIZI ELKARTE ONETSIA
Gure herriko ihizi elkarte onetsia 1979an sortu zen. Administrazio Kontseilua 9 kidek osatzen dute, lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria eta diruzaina barne. Beharrez, urte guziez Biltzar Nagusiaren karietara estatutuak, ihizi-araudia eta gure praktika-moldeak finkatzen dituen barne araudia berritzen ditugu. Gure elkartean 50 kide gara, 18 urtetik 80 urtetara.
Harremana : Hervé AMORENA
Helbidea : PRIMADERA etxea, BASABURU AUZOALDEA 64240 Lekorne
Telefonoa : 06 80 12 15 70
Maila : amorena.herve@gmail.com
GARR'O VTT
Garr’o vtt mendiko bizikleta kluba da, bizikleta eta natura maite dituztenak biltzen dituena. Ardurenik igande goizetan joaten gara pedalatzera Baigurara edo Urtsura. Erregularki Euskal Herriko auzo herrietan antolatu mendiko bizikleta ibilaldietan parte hartzen dugu. Urtean behin mendiko bizikleta ibilaldi bat antolatzen dugu gure herri ederraren inguruan, BIDEXKAK deitua. Ez duda eta zatoz, giro onean ari gara!
Harremana : Jean-Marie ETCHETO
Helbidea : Bidegain Berria etxea, Gerezieta auzoaldea, 64240 Lekorne
Telefonoa : 06 30 08 44 70
Maila : garrovtt@gmail.com
BESTA BATZORDEA
Harremana : JOANES CURUTCHAGUE
Helbidea : Agerreko bidea, 275, Ithurraldea etxea, 64240 Lekorne
Telefonoa : 06 79 48 84 14
Maila : curutchague.joanes@gmail.com
ESKOLA PUBLIKOKO BURASOEN ELKARTEA
Zertarako ote da? Burasoen Elkartea 1901eko legearen araberako elkartea da, eta buraso boluntarioz osatua da. Denbora eta energia eskaintzen dute ekitaldiak antolatzeko eta haurrek zuzenki ekitaldi horiez baliatzeko (ihauteriak, urte hondarreko besta…). Ekintza horiei esker dirua biltzen da haurren probetxuko, irakasleek proposatu proiektuak laguntzeko baliatuko baita (ateraldiak, ikusgarriak, egonaldiak, kanpoko parte hartzaileak…).
Nola funtzionatzen du? Urte hastapenean deialdi bat egiten zaie engaiatu nahi duten burasoei edo elkartearen kide izan nahi dutenei. Urte guzian burasoen elkarteko kideak eta boluntario diren buraso guziak gomit dira giro goxoan iragaten diren bilkuretara ekitaldi eta ekintzen prestatzeko.
Bilkura guziak biziki giro onean iragaten dira, trago baten inguruan!
Harremana : Murielle MEZRAI
Helbidea : Eiheraldeko bidea, 20 – 64240 Lekorne
Telefonoa : 06 30 03 09 34
Maila : mezrai.mohammed@sfr.fr
EVEILLER SA NATURE
2021ean sortua, Eveiller sa Naturek bertako basa-landareen inguruan ezagutza eta erabilerak transmititzea du helburu. Elkarteak belargintzako 1. eta 2. mailako prestakuntza eskaintzen du (Qualiopi ziurtatutako prestakuntza profesionala, OPCOen bidez finantzaketa posiblearekin BIHAR institutuarekin lankidetzan), jardunaldi tematikoen tailerrak (Botanikarako hastapenak, aromaterapia, gemoterapia, sukaldaritza basatia…, ibilaldi botanikoak).
Garrantzitsua da guretzat tresnak partekatzea, denek ondare erkide honen inguruko ezagutzak berriro bereganatu ahal izateko, bere ingurunearekin konfiantzazko lotura bat berregiteko eta bere osasunaren aktore bilakatuz autonomia bereganatzeko, landare-mundu honenganako harridura landuz.
Une honetan webgunea sortzen ari da. Datorren urrian izango da indarrean.
Harremana : FERNANDEZ VALERIE
Helbidea : Eiheraldeko bidea, 20 – 64240 Lekorne
Maila : asso@eveillersanature.fr
Telefonoa : 06 45 78 80 88
Webgunea : eveillersanature.fr
BAIGURA IKASTOLA
Baigura Ikastola elkarteak Lekornen den ikastola kudeatzen du. Lekorne, Makea, Heleta, Lekuine, Aiherra eta Luhusoko haurrak errezibitzen ditu Hodia etxean, Lekorneko plazan. Irakaskuntza euskara irakas-hizkuntza nagusi gisa erabiltzean oinarritzen da. Ikastolaren baitan, elkartea gai desberdinetaz arduratzen da ere : hezkuntza, euskal kultura edo hizkuntza adibidez.
Ikastolan, ikasleek euskaraz ikasten dute eta euskaraz bizi dira. Ikasgeletan, aire hartzetan, kantinan eta haurtzaindegian, haurra ingurumen euskaldun batean murgiltzen da. Frantsesa, irakaskuntzako hizkuntza gisa, lehen mailako bigarren urtean sartzen da pixkanaka. Otsailean/martxoan urtero egiten diren ate irekietan, gure ikastola hobekio ezagutzen ahalko duzue. Gure hezkuntza-proiektua, murgiltze eredua elebiduna bilakatzeko, aurkezten ahalko dautzuegu eta edozein galderari erantzun.
Animazioak funtsezkoak dira laguntzaile postuak finantzatzeko. Ainitz ekitaldi antolatzen ditugu urtean zehar hortarako : kontzertu gaualdi, bixkotx salmenta, kantu afari, ogi labearen besta, Herri Urrats, etab. Parte hartzen dugu ere tokiko beste elkarte batzuk antolatzen dituzten ekitaldietan : Lekorneko eta Makeako bestak, Libertimendua, Euskal Selekzioaren Besta, etab.
Harremana : PANPI IDIART / MAITEXA SALLABERRY
Helbidea : Baigura Ikastola, 100 Zelaiko Errepidea, Hodia etxea, 64240 Lekorne
Telefonoa : 06 30 73 76 51 / 06 82 37 99 04
Maila : gaecuhazkia@hotmail.fr
ESKUZ ESKU
Eskuz esku migratzaileei laguntzen dien elkartea da. Gaur egun, 19 urteko gazte bat dauka, ikasturte hasieran Hazparneko CFAn sartuko dena eta Mendiondeko Lafitte haurtzaindegietan lan egingo duena. Eskuz esku Azerbaijango familia bati ere laguntzen dio, Hazparne eta Mendionde artean heziko diren 2 heldu eta 2 haur.
Harremana : MEDERIC SAINT MARTIN
Helbidea : Herriko etxea, 15 Laubordetako Bidea. 64240 MACAYE
Telefonoa : 06 60 34 24 28
AIRETIK
Luhusoa, Makea eta Lekorne herriak batzen dituen euskal pilota kirol elkartea. Landutako espezialitateak emakumezkoen goma trinko eta hutsuneko pala dira eta gizonezkoen esku hutsa.
Harremana : XAVIER ERRECART
Helbidea : AIRETIK, 71 Lekorneko plaza, 64240 Lekorne
Telefonoa : 06 33 86 33 01
Maila : airetikpelote@hotmail.fr
ELGARREKIN
Elgarrekin elkartea 1985ean sortu zen eta gaur egun 80 bat bazkide ditu herriko nagusiak (60 eta 100 urte bitartekoak) biltzen dituena. Gure jarduerak gimnasia leuna, luzaketak eta malgutasun ariketak dira, irakasle homologatu baten laguntzarekin, asteartero goizero 9:00etatik 10:00etara.
Ostegun arratsaldeetan kide batzuk gosoki eta txokolate bero batzuen inguruan elkartzen dira albisteak trukatzeko eta kartetan jolasteko, batez ere musean. Hainbat bazkari antolatzen dira bereziki besteko astelehenean, beste bat udalak eskaintzen duen AGArako eta beste batzuk modu espontaneoagoan. TELETHON urtero berritzen den jarduera baten ondoren elkartzeko aukera ere bada, eta horrek goi-aginteek nabaritzen duten bilketa polita ahalbidetzen du.
UrteaN bi ateraldi eskaintzen dira: azkenak Getariako muinoak edo Baztango altuerak bisitatzeko aukera eman zigun eta bazkari gogoangarria.
Azkenik, “historiako historioak” izeneko aldizkari txiki bat argitaratzen dugu, argazki zaharrekin, ezohiko lekuen sorrera, etab…
Harremana : MARTIN ETCHEPARE
Telefonoa : 0671504541
Maila : m.etchepare64@orange.fr
URTSUKO XORIAK TALDEA
Urtsuko Xoriak euskal dantza taldea da.
Buraso batzuek zuten sortu duela 40 urte, Urtsu mendiaren oinetan, eta urteak jin urteak joan, 80 eta 100 dantzariren artean biltzen dira taldean. Bi urte guziez sartzen dira haur berriak, 7 urtetik goiti. Bistan da, taldea mistoa da, eta gaur egun 7 urtetik 27 urtetara dantza egiten da, gela berri-berrietan. Errepikak Lekorneko Hodi Aldean gelan egiten dira.
Harremana : Maite DUBOIS
Helbidea : ETCHEBARNE OSTATUA, LEKORNE AUZOALDEA, 64240 LEKORNE
Telefonoa : 06 30 68 62 47
Maila : urtsukoxoriaktaldea@gmail.com
Webgunea: https://www.facebook.com/urtsuko.xoriak