LEKORNE
Lekorneko eliza
San Xipirine eliza monumentu historikoen zerrendan sartua izan zen 1925ean.
Erretaula, estatua, margolan eta pareta-apaindura asko daude Kultura ministerioak egindako inbentarioan sartuak.
Eliza hori ohargarria da euskal arkitekturaren ezaugarri diren gainezarritako hiru galeriengatik. Bere soailuko freskoek lau urtaroak irudikatzen dituzte. 16. eta 17. mendeko erretaula, estatua eta margolanak ere dauzka. Kanpai-hormaz bestalde, hilerrian, euskal heriotza-arteko sinbolo diren disko formako hilarri ederrak daude!
Kartagoko San Xipirine.
Kartagoko Xipirine, 200 inguruan sortua, martir hil zen 258ko buruilaren 14an, Valerianoren jazarpenaren denboran.
Guraso paganoak zituen, nahiko berant konbertitu zen kristautasunera.
Konbertitu ondotik, bere ondasunak pobreei emateak zoriontsu egin zuen Bi urte berantago, Kartagoko kristauek apezpiku izateko hautatu zuten 249an.
Urratsez urrats, bere eraginaren indarrez, Afrikako eliza buru bilakatu zen.
Bere jarraikitzaileek eskaturik, Dezioren jazarpenaren denboran gorde zen; eta ez zen hunkitua izan.
Ondotik, Valerianoren jazarpena hasi zelarik, bere alde zegoen prokontsul batek erbestera igorri zuen. Baina azken honen ondokoa ez zen bere alde, bilarazi zuen eta Kartagora itzularazi, non lepoa moztu zioten.
Martiri-koroa ukan duen Afrikako lehen apezpikua izan zen.
Berinate dirdiratsuak
Lekorneko San Xipirine 15. mendeko eliza eder-ederrean, berinateak zaharberritzeko proiektu bat eramana izan zen 2013an.
Alabaina, berinateak osoki zaharberrituak izan dira, bai eta pintura apaingarriak, leihoen zeihartasunak eta berinateen leiho-koskak eta leihoharriak ere.
Baionako Isabelle Joly arkitektoaren ardurapean eramandako proiektuaren lehen parteak 15 000 € baino doi bat gehiago kostatu zuen. Obren %80a KAEZek, Eskualdeko Kontseiluak eta Kontseilu Nagusiak diruztatu dute.
Baionan goi mailako berinagilea den Gérald Franzettik ditu berinateak zaharberritu.
Harmonium berritua
27 erregistro gutienez
Harmonium agurgarri honek 27 erregistro ditu. Horietako batzuek izen erromantikoak dakartzate, hala nola: haize-harpa, bonbardatxoa, mendien oihartzuna, aingeru-ahotsa, fagota, etab. FFAH federazioko lehendakariak uda honetan 19. mendeko Frantziako harmonium instrumentugintza arloko goi mailako obra honen inguruan animazio bat antolatzea iradoki zuen, kasik mende erdiko “Dumont” handi hau ezagutzera berriz emateko; Lekorneko herriak, haren bidetik joanez, eskaintza gauzatu zuen estreinaldi honen bidez.
Harmoniuma mihi libreak, teklatua eta hauskoa duen haize-instrumentu bat da. Beraz, tekla-instrumentuen eta organo eta akordeoiaren familiakoa da. Instrumentu hau jotzen duena harmonium-jotzailea deitzen da.
Lekorneko harmoniuma 2012an zaharberritua izan zen. Harmonium honi aplikatutako “mediofono” sistemak (Louis Dumontek asmatua) musikariei kalitatezko musika jotzeko bidea eskaintzen die, nota bakar bat edo bi joz.
Mendi Ondoan elkarteak antolatu zuen zaharberritze honen estreinaldia, honelako gaualdia proposatuz: “Azken 4 000 urtetako harmoniumaren ipuina eta bere sekretuak”, ondotik tokiko organo-jotzaileek eta Jean-Bernard Lemoine kontzertu musikariak emandako kontzertua, 2004an sortutako Frantziako Harmoniumaren Lagunen Federazioaren (FFAH) lehendakaria.
Arlo honetan aditua den Jean-Bernard Lemoine Frantziako harmoniumen inbentario bat egiten ari zen. Lekorneko elizaren bigarren galerian kokatutako harmonium handiak liluratu zuen. Kutxa gora eta paregabeko harmonium handia da, zeinen plata-aurpegiak eta dorretxoak organo-hodiz apainduak diren (soilik apaingarriak, erabiltezinak), eta, are harrigarriagoa, 1870 inguruan eraikia izan zen Andelysen, Rouen hiritik hurbil, eta, gero, tribunan ebakitako zurburu batean sartua izan.