HONDAKINen BERRI

Apirila hasieran, bilketa gune berriak martxan ezarriko dira Hazparnealdean, hondakinen bilketa eraginkorragoa eta iraunkorragoa izan dadin. Hondakinen bilketa zerbitzuaren berrantolaketaren helburua lurperatutako hondakinen kopurua murriztea da eta konpostatzearen, birziklatzearen eta berrerabilpenaren bidez hondakinak balorizatzea.
2026ko martxoaren 30etik goiti, AIHERRA, BASTIDA, LEKORNE, LEKUINE eta MAKEAko hondakinen bilketa herrian zehar antolatu biltoki berrietan eginen da. Etxeko hondakinak botatzeko, herritarrek urririk eskuragarri den ezgugailu bat beharko dute.
📆 Apirilaren 8an asteazkenean eta 10an ostiralean,
9:00etatik 12:30etara eta 13:30etatik 17:00etara
Hazparneko Elkargo-Etxean
54 Francis Jammes karrikan, Caisse d’Epargne bankuaren gibelean
Bilketa sistema berria
Martxoaren 20 eta apirilaren 3aren artean, etxeko hondakin eta birziklatzeko gurpildun-zakarrontzi zaharren ordez, bilketa gune berriak izanen dira. Gune bakotxak eguneroko hondakinak (etxe-hondakinak, estalkiak eta paperak nahasirik eta berina) botatzeko edukiontziak izanen ditu:
- Etxe-hondakinendako edukiontziak: ezagugailuen bidez bakarrik idekitzen ahal dira, eta 50 edo 80 litroko zakuak (hetsiak) botatzeko aukera ematen dute.
- Estalki eta paper birziklagarriendako edukiontziak: denen eskura, zakurik gabe gai bakotxa banaka botatzeko aukera emaiten dute.
- Berinarendako edukiontziak: denen eskura, zakurik gabe berinak banaka botatzeko aukera emaiten dute.
Bilketa punduen kokapenak jakiteko :
- communaute-paysbasque.fr ( « Hondakinak/ Bilketa punduak » atala)
Berezketari eta bilketari lotutako galderentzat edo ezagugailuen eskuratzeko, hondakinen zerbitzuarekin harremanetan sar zaitez :
- 05 59 57 11 80
- barnekalde@communaute-paysbasque.fr
- ostiral guziz 14:00etatik 17:00etara permanentziak badira, Hazparneko Elkargo-Etxean (54 Francis Jammes karrikan, Caisse d’Epargne bankuaren gibelean)
