LEKORNE
15. mendeko San Xipirine eliza
Gerezietako eliza 15. mendekoa da eta San Martini eskainia da. Lehen, “Garroko San Martin” deitzen zen (1518).
“Garroa” Lekorneko jauregiaren izena da. Nafarroako familia batek eraiki zuen, zeinen azken baroia 1923an hil zen. Orduan, jauregia Baionaren jabegoan sartu zen, eta, gero, Lekorneko jabegoan.
Gerezietako eliza barnean dago marmolezko ur-benedikatu ontzi eder-ederra; hilerrian disko formako hilarriak daude.
San Martin Tourskoa, Europako ebanjelizatzailea
Gizon karismaduna, pobrezia handia goraipatzen zuena, Mendebaldeko lehen monasterioen sortzailea, apezpiku ebanjelizatzailea eta basa-medikua… Martin ohiz kanpoko pertsonalitate bat izan zen dudarik gabe. Kristau bilakatutako Inperioaren garai berri haren lehen saindua ere izan zen.
Bere bizia ezagutzen dugu batez ere bere dizipuluetariko bat izan zen Sulpicio Severok 396-397an idatzitako Vita sancti Martini (San Martinen bizia) liburuari esker. Martini debozioa erlikia baten bitartez adierazten da, hotzez hiltzen dagoen behartsu batekin Martinek partekatzen duen berokia edo estalkia. 5. mendetik goiti, San Martinen gurtza ziklo hagiografiko bat sortzeko parada izan zen, hots, sainduaren egitateak eta jestuak kontatzen dituen irudi segida bat.
Monakotza zabaldu zuen Galia ertainean, San Martinen monakotza Loira ibaiaren inguruan finkatu zela, eta Lérinsgo monakotza eta Johannes Cassianusen monakotza Galia hegoaldean.
Bere gurtza mendebaldeko Europa osoan zabaldu zen, Italiatik abiatuz, baina batez ere Galian non Merovingiar eta Karolingiar leinuen patroia bilakatu zen.
Europa osoan, Martinen patronatua duten eliza asko eraikiak izan ziren mendeetan zehar.