Haurtzaroa eta gaztaroa

Haurtzaroa eta gaztaroa

LEKORNE

Eskola publiko elebiduna

Bere haurraren etorkizuneko eskolatzeari buruz galderak dituen buraso orori pertsonalki erantzuteko prest egoten dira irakasleak.
Mme PICABIA Lekorneko zuzendaria (CE1 au CM2)
Mme SALLABERRY Makeako zuzendaria (maternelle et CP)

Ecole Publique Bilingue de Macaye
Route de Zuhurtia 64240 Macaye
tel : 05.59.93.33.38
mail : ce.0640969f@ac-bordeaux.fr

Ecole Publique Bilingue de Mendionde
Quartier Lekorne 64240 Mendionde
tel : 05.59.29.63.54
mail : ce.0640973k@ac-bordeaux.fr

Aurten, Makea-Lekorneko eskola publikoan 80 bat ikasle dira, ttipien mailatik CM2 mailarat. Eskola-ibilbide osoan, urtez urte, haurrek elgarrekin bizitzen, ikasle bilakatzen eta autonomia garatzen ikasten dute. Elebidun saila hautatzearekin, ttipidanik, haurrek bi hizkuntzetan ikasten dute, oren parekotasunean.

Eskola-ibilbide osoan, urtez urte, haurrek elgarrekin bizitzen, ikasle bilakatzen eta autonomia garatzen ikasten dute.

Gure eskola elkarretaratzeak haurrak haundiarazten ditu ikasteko gogoa sortuz, haien kuriositatea sustatuz, teknologia berriek lagundurik. Gure proiektuan biziki inportantea da ikasle bakotxa bere erritmoan aintzina dadin.

LEKORNE

Baigura Ikastola

Bere haurraren etorkizuneko eskolatzeari buruz galderak dituen buraso orori pertsonalki erantzuteko prest egoten dira irakasleak.
Mme Katixa Lizant zuzendaria

Baigura Ikastola
100 route ZELAIKO ERREPIDEA – 64240 Mendionde
tel : 05.59.56.92.49
mail : ce.0642093c@ac-bordeaux.fr

Ikasturte huntan, Baigura Ikastolak 39 familietatik jiten diren 51 ikasle ditu. Kopuru hori pixka bat handituko da, urtean zehar ttipi ttipi batzuk sartuko baitira ama eskolan.

Haur guzi horien hezteko, Baigura Ikastolak 3,5 erakasle lanpostu ditu. Haur guzi horien hezteko, Baigura Ikastolak 3,5 erakasle lanpostu ditu. Katixa Lizant zuzendariarekin, haurrek beste 5 erakasle ikusten dituzte astean : Amaia, Alex, Xexili, Oihana eta Ximun. Hiru langile, beharrezkoak, hor dira haiekin ere : Bernadette, Coralie eta Joana.

Talde pedagogikoak hainbat gai jorratzen ditu urtez urte. Aurten : “etxea” lehen garaian, “moda eta zapata” bigarrenean, eta gero “ihauteriak” negu huntan, « Gernika » eta “pottoka eta mendia” bukatzeko.
Sartzea izigarri ongi iragan da, Hodiako egoitza berrian, Lekorneko plazan.

LEKORNE

Jantegi

2015etik goiti, Lekorne eta Makeako herriek sustatzen dute jantegi hau, ondoko helburuekin:

  • gure haurren apairuen kalitatea hobetzea
  • hurbil ekoiztutako eta kalitatezko ekoizpen biologikoak proposatzea
  • ekoizpena birtokitzea, enplegu, freskotasun, malgutasun gehiagorako eta gutiago xahutzeko.

2021eko sartzetik goiti, eskola publikoko eta ikastolako haurrek elkarrekin bazkaltzen dute ON EGIN jantegian.

LEKORNE

Atseden zentroa

Animazio ekipa:
– AIGA tituludun, AIGA formakuntzan edo titulu gabeko animatzaileak.
– BAFD formakuntzan den zuzendari animatzaile bat.

Helbide elektronikoa: alsh.lemalu@gmail.com

Norentzat ?
3 eta 12urte arteko haurrentzat
Noiz ?
– Urriko bakantzetan
– Otsaileko bakantzetan
– Apirileko bakantzetan
– Udako bakantzetan (lehen 4 asteetan)
Nun ?
Makeako eskola publikoan
Gure helburuak:
– Euskararen erabilera garatu eta sustatu LEMALU-n
– Ekologiari sensibilizazioa
– Irudimenaren garatzen haurra lagundu
Haurraren eguna:
8h00 à 9h30: Goizeko harrera
9h30 à 11h30: Jarduera garaia
11h45: Bazkaria
12h30 à 13h00: Pausa ala denbora lasaia
13h00 à 14h30: Denbora librea ala pausa
14h30 à 16h00: Jarduera garaia
16h00: Atsaskaria (LEMALUren gain)
16h30 à 18h00: Arratseko harrera

LEKORNE

KUKUSOAK mikrohaurtzaindegia

Mikrohaurtzaindegia 180m2ko maila bakarreko etxe bat da, baserrialdeko ingurune oso lasai batean kokatua. 2 hilabete eta erdi eta 4 urte arteko 12 haur errezibitzen ditu. Oso malgua, eguneroko, noiztenkako edo larrialdiko harrera ukaiteko bidea eskaintzen die familiei. Astelehenetik ostiralera irekia da, 7:00etatik 19:00etara.

 

Helbidea eta harremanetarako datuak
Baratxartea Etxea, Basaburu auzotegia
64240 Lekorne

Telefono zenbakia: 05 59 48 30 11

Helbide elektronikoa: kukusoak@orange.fr

Proiektuaren aurkezpena
Haurraren segurtasun afektiboa eta fisikoa bermatuz, haren haztea, autonomia, gizarteratzea, munduari irekitzea, loratzea laguntzen duen bizi leku bat da mikrohaurtzaindegia, haurraren banakotasuna ere errespetatzen duena. Eguneko denbora desberdinak (harrera, bazkaria, ernatzea, loa eta aldatzea) haur bakoitzaren beharrei erantzuteko pentsatuak eta apailatuak dira. Lantaldeak egunero erabiltzen dituen jestu, hitz eta jarreran datza: loriatzea, uneak elkarrekin bizitzeaz gozatzea… Horrela du haurrak bere nortasuna eraikitzen.

Pedagogia taldea
Lehen haurtzaroko 4 profesionalek dute haurren ardura (haur artatzaile laguntzaile bat, lehen haurtzaroko 3 LGA diplomadun), Haur Ttipien Hezitzaile esperientziadun baten ardurapean.

Leku kopurua:
12 leku

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 19:00etara.

Hetsia den garaiak: 
3 aste agorrilean
2 aste urte hondarreko besten denboran

LEKORNE

Haurtzainak

Sallaberry Odette eta Josiane, Janpistea
05 59 29 13 24

BASCOUL Pauline, Ospitalia
06 22 35 59 90

Maité DIRATCHETTE, Kamardea
06 22 54 40 05

This site is registered on wpml.org as a development site.