Gelen alokatzea

LEKORNE

HODI ALDEAN

Hodi Aldean gelak 220 m²-ko hedadura du eta 160 pertsona har ditzake jarririk. Ospakizun-gela gisa erabil daiteke ekitaldi pribatuetarako eta profesionaletarako, ikusgarriak, ezkontzak, bilkurak antolatzeko etab.

Ospakizun-gela horretan baliabide hauek badira zure ekitaldia baldintza hoberenetan iragateko :
– taulagaina eta soinu tresneria
– ostatua xurrutegiarekin eta izozkailuarekin
– osoki tresnatua den sukaldea, 2 partetan banatua: kozinatzeko xokoa (industriako labea, plantxa, gasezko kozinataula…) eta baxerak egiteko xokoa
– 2 hozkailu
– klimatizagailu itzulgarria
– 160 aulki, 25 mahai
– gizonen komunak, emazteen komunak, ahalmen urrikoen komunak

LaHodi Aldean gela erabiltzeko zenbait betebehar badira :
– 320 €-ko berme txekea
– erantzuletasun zibila eta ontasunei egin makurretarako asurantza agiria

Gela alokatzeko behar da alokatze-galdea bete eta araudia izenpetu, beherean telekargatuz.
Ondotik, Herriko Etxeari eman behar zaizkio edo han berean utziz, edo postaz edo e-postaz igorriz.

Alokatze eskaera

Gela alokatzeko behar da hemen telekarga daitekeen alokatze-galdea bete

Barne araudia

Gela alokatzeko, behar da hemen telekarga daitekeen araudia izenpetu

Hona bidali beharreko alokatze eskaera

contact@mairiemendionde.fr

LEKORNE

GARRALDA – URTSU – BAIGURA elkarte-gelak

Prezioa

– 20€ egun erdia
– 40€ eguna
– urteko prezio finkoa: 100 € urtean 10 bilkura baino gutiagorako eta 150 € urtean 10 bilkura baino gehiagorako

2 bilkura-gela (25 m² eta 27 m²), 15 eta 20 pertsona artean bil daitezke gela bakoitzean. Mahaiak, aulkiak, wifia, Internet bada.
1 gela komun, ludoteka, 45 m²

GARRALDA, UTSU eta BAIGURA gelak kitorik dira Lekorneko elkarte guzientzat.

Lekornekoak ez diren elkarte eta enpresentzat, ikus Herriko Etxearekin.

This site is registered on wpml.org as a development site.