Herriko etxearen parean
Hodi Aldean gelan
Sartzearen ezkerraldean
Ursuya trinketean
DESFIBRILAGAILUAK
Zertarako ote dira?
Desfibrilagailu automatikoek bihotza segidan berriz abiarazten dute bihotz gelditze baten ondotik, larrialdietako medikuntza zerbitzua edo suhiltzaileak jin artean, hauek zazpi edo zortzi minutu behar baitituzte heltzeko.
Bat-bateko heriotza usu infartu baten ondorioz gertatzen da, eta Frantzian 30 000 eta 60 000 pertsona hunkiko lituzke urtean. Bihotz gelditze baten aitzinean den aterabide bakarra bihotza kolpe elektriko edo desfibrilazio baten bidez berriz partiaraztea da.
Gauzak ongi izateko, operazio hori lehenbiziko sei minutuetan behar da egin, bizirik ateratzeko mentura % 10z ttipitzen baita minutu guziez.
DESFIBRILAGAILUAK
Bizirik irauteko katea
Salbatzen duten jestuak
Sokorriak abisatu: deitu 15 zenbakira
Bihotzeko bulta txar baten lekuko bazara sokorriak segidan dei itzazu, hori da egiteko lehenbiziko gauza.
Larrialdietako Medikuntza Zerbitzuak sokorriak ahal bezain fite igorriko ditu.
Galdeginen dizute zehaztea :
- Biktimaren egoera eta istripuaren zirkunstantziak
- Biktimari kontrolak edo artak egin zaizkionez
- Zure kokapen zehatza (helbidea, estaia, atea, kodea, etab.)
Ez ezazu deia zuk motz. Larrialdietako Medikuntza Zerbitzuak erranen dizu noiz mozten ahal duzun.
Zenbait gomendio bihotz gelditze bat gertaturik.
Bihotz gelditzea bat-bateko heriotza ere deitua da; alditxartze bat gertatzen da eta hats hartzea gelditzen. Bihotz erritmoa nahasten da. Bihotza berriz partiarazteko eta, beraz, bizia salbatzeko, ahal bezain fite behar da jokatu lehen minutuak funtsezkoak baitira.
Lehenbiziko 8 minutuetan behar da jokatu:
– 15 zenbakira deituz
– Bihotz-masaje bat eginez
– Kanpoko desfibrilagailu automatikoa erabiliz