Hirigune elkargoen baliagarriak

Hirigune elkargoa

TXIK TXAK Autobusekin bidaiatu

ESKAERA BIDEZKO GARAIOA

2025eko Urtarriletik goiti, TXIK TXAK-ek eskaera bidezko garaioa proposatzen du Lekornetik.

Printzipioa : TXIK TXAK-en gidariak hautatu duzun Lekorneko helbidera etortzen da zure bila eta zure herritik proposatuak diren geldilekuetako batetara eramaten zaitu. Autobusa erosoa da eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua da.

Zerbitzu hori astelehenetik larunbatera (besta egunak kanpo) goizeko 07h30etik 19 :00etara proposatua da.

Eskaera bidezko garraioa zure TXIK TXAK abonamenduan sartzen da. TXIK TXAK abonamendua ez dutenentzat, txartela autobusean salgai da 1.30€-tan (eskudirutan, billeteak 20 € gehienez edo kartaz). Txartela oren bat eta erdiz erabiltzen ahal duzu.

Abiatzea baino oren batzuk lehenago erreserbatzen ahal duzu edo zure bidaia hilabete bat lehenagotik antolatzen duzu, telefonoz edo interneten bidez. Nola errezerbatzeko ?

– telefonoz deituz 05 47 75 76 64 (Astelehenetik larunbatera: 07:00etatik 20:00 etara Igande eta besta egunetan (Maiatzaren 1a salbu): 09:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era) ; harrera frantsesez eta euskaraz
– online harreman orriaren bidez

Erosketak egiteko, medikuarenga joateko edo zure bidaia autobusez segitzeko : ez duda TXIK TXAK baliatzea !

Mendiondeko Eskaria Garraioa uzteko puntuetatik hainbat konexio sar zaitezke, besteak beste:

41. linea: BAIONA (Place des Basque) <> ATARRATZE (Udaletxea)
43. linea: HASPARNE (Armand David institutua) <> BAIONA (Place des Basques)
60. linea: KANBO (Autobus geltokia) <> DONAPALEU (Eliza)

Autobusen ibilbideei buruzko informazioa eskuratzeko, TXIK TXAK – Hasiera

Hirigune elkargoa

Eskola garraioa

CAPB

Askotariko komunikazioak

This site is registered on wpml.org as a development site.