SALGAI LEKORNEN
Lekondarrentzat abisua. Oiharzabalea etxea salgai da. Xehetasun guziak ondoko dokumentuan eskuragai : Oiharzabalea Salgai : Hemen klik egin Herriko Etxera ager.
BAIGURA Ikastolako kontzertuak
Baigura Ikastolak kontzertua antolatzen du Hodi Aldean gelan Urriaren 19an larunbatarekin. 19:00 – 21:00: Kontzertua baino lehen, etorri ikastolara jatera eta dantzatzera. “Arberoako txaranga” bertan itxaroten zaituzte. Sarrera doainik. 21:00etatik aurrera: Kontzertua Hodi Aldean gelan : “Ixtaklok”, “Maskak”, “Dupla” et “DJ üzkülüz” programarekin. Sarrera 16€ (14€ sarrerak aurretik erosten baduzu). 12 urtetik beherako haurrentzat doainik. […]
JANTZI ERAKUSKETA “ZEINA”
Claude IRURETAGOIENArekin elkarlanean, jantzi erakusketa bat plantan jarriko dugu ekainaren 15etik 23ra, Hodi Aldean gelan. Erakusketa honetan dantzarien jantziak eta kaskarrotak aurkeztuko dira. – Pertsonaia bakoitza eta pesta huntan duen funtzioa erakutsia izanen da. (bolantak, basandereak, oilarrak…) – Baita ere dantzarien historia 16.mendetik goiti. Erakusketa publikoari idekia izanen da : – Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 20:00etara. […]
Gutiago bota – Hondarkinak Bereiz !
Denak konpostara ! Konpostagailuak dohainik eskuragarri dira. Banaketak eta izen emateak 06.79.34.27.57 edo mattin.petrissans@biltagarbi.fr. Beskoitzeko hondarkindegiaren depotean (395 chemin de Garbiki). Maiatzaren 22-an, astezkenarekin : 9:30-tik 12:30-arte. Ekainaren 5-ean, astezkenarekin : 9:30-tik 12:30-arte. Ekainaren 19-an, astezkenarekin : 9:30-tik 12:30-arte. https://www.biltagarbi.com/
HERRITARREN BAZKARIA.
Herritarren bazkaria, Lekorneko gazteriak antolaturik eta “Watzon”-ek alaiturik. 12:00 goiti Gerezietako ezker paretan. Bazkaria 20€ helduentzat et 10€ haurrentzat. Izen emaiteak 07 86 02 31 78 edo 06 79 48 84 14. Bukatzeko taloak 19:00 etatik goiti.
“DEBRANCHE TOI” IKUSGARRIA
“Débranche toi” ikusgarria, Bildu Hodian elkarteak antolaturrik. Maiatzaren 7an, 7 orenetan, Hodi Aldea gelan. Ondotik eztabaida ! Sartzea 5€.
BIDEXKAK ibilaldia “Garr’O vtt”-ek antolaturik
VTT eta Oinezko ibilaldia Lekorne inguruan. https://www.facebook.com/share/nou8V4T2HDHMTSQc/?mibextid=9l3rBW Izen emaiteak 7h30 goiti Hodi Aldean gelan, kafe beroa eskainia. 8€ Vtt-rentzat (Bi ibilbide) eta 6€ oinezkoentzat (Ibilbide bat). 2 hornigai Vtt-rentzat eta 1 oinezkoentzat. Dutxak eta bizikleta garbitzeko lekuak trinket bazterrean. Edari eta janari tokian berean. MOTIBATU !!!!
“Les bronzés font du ski” gaualdia.
“Les bronzés font du ski” gaualdia, eskola publikoko burrasoek antolaturik. Afaria tokian berean edo etxerat eramaiteko, 20€ helduentzat eta 10€ haurrentzat. Hodi Aldea gelan arratsaldeko 7etatik goiti. Zuen tokiak hartu Otsailaren 9 aintzin, 0648774871 edo 0630030934 zenbakietarat.