Gutiago bota – Hondarkinak Bereiz !
Denak konpostara ! Konpostagailuak dohainik eskuragarri dira. Banaketak eta izen emateak 06.79.34.27.57 edo mattin.petrissans@biltagarbi.fr. Beskoitzeko hondarkindegiaren depotean (395 chemin de Garbiki). Maiatzaren 22-an, astezkenarekin : 9:30-tik 12:30-arte. Ekainaren 5-ean, astezkenarekin : 9:30-tik 12:30-arte. Ekainaren 19-an, astezkenarekin : 9:30-tik 12:30-arte. https://www.biltagarbi.com/
HERRITARREN BAZKARIA.
Herritarren bazkaria, Lekorneko gazteriak antolaturik eta “Watzon”-ek alaiturik. 12:00 goiti Gerezietako ezker paretan. Bazkaria 20€ helduentzat et 10€ haurrentzat. Izen emaiteak 07 86 02 31 78 edo 06 79 48 84 14. Bukatzeko taloak 19:00 etatik goiti.
“DEBRANCHE TOI” IKUSGARRIA
“Débranche toi” ikusgarria, Bildu Hodian elkarteak antolaturrik. Maiatzaren 7an, 7 orenetan, Hodi Aldea gelan. Ondotik eztabaida ! Sartzea 5€.