AUZAPEZAREN AGIANTZAK
Lekondar maiteak,
Herriko Kontseiluaren izenean, urte berri on opa dizuet. Gure agiantzarik onenak desiratzen dizkizuegu urte berri honetarako !
Gomitatzen zaituztegu 2025eko urtarrilaren 19an, igandez, goizeko 11 :30tan, Hodi Aldean gelan iraganen diren Auzapezaren agiantzetara. Ondotik aperitifa eskainia izanen da. Horren kari, pasa den urteko bilduma eta 2025eko proiektuak aurkezteko aukera izanen da.
Zuen presentzia garrantzitsua izanen da.