
BAIGURA IKASTOLAKO ATE IDEKIAK
Otsailaren 8an, Baigura Ikastolak bere ateak irekiko ditu, goizeko 10 orenetatik eguerdi arte. Datorren sartzerako beren haurrarendako eskola bat xerkatzen ari diren buraso gazteendako aukera paregabea izanen da ! Egoitza eta gela guziak ikusteko zuzendariarekin, bi bisita iraganen dira, lehena 10.15etan eta bigarrena 11.15 etan.
Irakasleekin edota burasoekin topatzeko goiza aproposa izanen da ! Bertzalde, familiek haur ttipiak ama ikastolan integratzeko eginak diren urratsak zoin diren ikusten ahalko dute.
Elkarte biziaren aberastasuna, eskolan bizitzan inplikatzeko aukerak eta proiektu pedagogiko ugariek ez dute gehiago sekreturik izanen !