2026eko apirilaren 25ean – “Behin bazen Internet” ikusgarria – Bildu Hodian elkarteak antolaturik
“Ipuin konektatu bitxia” Pantailarik gabeko 10 egun Desafioarentzat : 2026ko apirilaren
25ean, larunbatarekin, 6etan, Bildu Hodian elkarteak, Lekorneko Hodi Aldea
gelarat gonbitatzen ditu haur, gazte eta helduak, “Behin Bazen Internet”
ikusgarriaren ezagutzeko. Maryse Urrutyk antzeztua, nihun ez ikusi ikuskizun honek antzerkia
eta teknologia nahasten ditu, epopea fantastiko baten bidez sarea leitzeko eta bere alde
gordeak salatzeko.
Historia, Data, pakete bidaiatzaileari, jarraitzen zaio. Zuntz optikoz eta bideratzailez osatua
den mundu batean, bidaiatzen da, Data ausarta. Bere abenturen ondorioz, makinak eta
informazio fluxuak, Aitatxi eta Amatxi Modem bezalako pertsonaia maitagarriak bihurtzen dira.
Obra soil bat baino gehiago, tresna ludiko eta poetiko bat erabiltzen du, gure
inguruan egiazki nola funtzionatzen duen ulertzeko.
4ak eta 30tik goiti : matahamiak eta edariak. Publikoa: 7 urtetik goiti.
Sartzea : 10€ (-12 urtez azpikoentzat : 5€)
Kideentzat : 8€ ( 4€ -12 urtez azpikoentzat)
Erreserbak : SMS bidez : 06.14.22.01.26 edo 06.63.77.43.82.
