Historia eta ondarea

LEKORNE

Lekorneko historia

Erdi Aroan Lekorneko herria Nafarroako erregearen eta Ingalaterrako erregearen jokagaia izan zen.
Paul Raymond historialariak dio Garroko baroiak Lapurdiko nobleziaren parte zirela.

XVII. mendean Lekorne eta Gerezieta herriak bereiz ziren, eta 23 etxe eta 7 maizter-etxe Garro jaunarenak ziren.
1794an, Izualdia goren-gorenean zelarik, eta Itsasuko berrogeita zazpi gaztek ihes egin ondoan, Salbamen Publikorako Batzordeak (Ventôse legea – 1794ko martxoaren 3ko erabakia) Ainhoa, Azkaine, Ezpeleta, Itsasu, Sara eta Zuraideko biztanle franko gelditu eta deportatu zituen. Alabaina, herri horiek, mugatik hurbil ziren beste herriak bezala, herri higuingarritzat jo ziren. Neurri hori Biriatura, Kanbora, Larresorora, Lekornera, Luhusora eta Makeara hedatu zen.
Biztanleak, omen, “nazio-etxeetan bildu ziren, edo Uztaritzeko eskualdean edo gotorleku nagusian”. Aipatu herrietako biztanleak departamendu hauetan preso sartu ziren: Lot, Lot eta Garona, Gers, Landesak, Behe Pirinioak (biarnes partea) eta Pirinio Garaiak. Aipatu herrietako biztanleak departamendu hauetan preso sartu ziren: Lot, Lot eta Garona, Gers, Landesak, Behe Pirinioak (biarnes partea) eta Pirinio Garaiak.

Erbesteratuak etxera itzultzea eta beren ontasunak berreskura zitzaten erabaki zen 1794ko irailaren 29ko eta urriaren 1eko erabaki multzo baten bidez, Uztaritzeko direktorioak bultzaturik: “duela zortzi hilabete segurtasun neurriengatik Sarako, Itsasuko, Azkaineko, Biriatuko eta Serresko herrietako biztanleak preso sartu baitziren, lurrak ez dira landu. Etxera sartzeko eskubidea ukan berri duten biztanleek bizigailuak aldarrikatzen dituzte, baina ez da premia nagusi horren, hots, gosearen asetzeko manerarik.” Ontasunak ez zituzten errazki berreskuratu; erregistratu gabe bahituak izan baitziren, arrobatuak izan ziren: “Sarako biztanleen ontasun higigarriak eta higiezinak ez dira ez agiri batean segurtatu ez legalki deskribatu; gure muble eta puska higigarriak kendu zaizkigu eta ondoko herrietara nahasirik eraman. Toki segurean uzteko orde, parte bat enkantean saldu da eta beste bat enkanterik gabe”

LEKORNE

Ondarea

Garroko jauregia

Nafarroako familia batek zuen eraiki, Urtubiako Garro izena hartuz. Ate baten arku zorrotza 1300ekoa da. Jauregia sute batean suntsitua izan zen eta 1700ean berreraikia. Azken baroia 1923an hil zen.

Lekorneko eliza

San Xipirine eliza monumentu historikoen zerrendan sartua izan zen 1925ean. Erretaula, estatua, margolan eta pareta-apaindura asko daude Kultura ministerioak egindako inbentarioan sartuak.

Gerezietako eliza

Gerezietako eliza 15. mendekoa da eta San Martini eskainia da. Lehen, Garroko San Martin eliza zuen izena (1518).

Lekorneko garbileku

Mairie de Mendionde

Lekorneko herriaren atzean den garbileku zaharra, Iturri Haundia.

This site is registered on wpml.org as a development site.